Noticias

Sí se puede Irun: langabeziaren aurkako neurriak

“Tokiko lan-poltsa” sortzeko aukera aztertuko dugu, kolektibo zehatz batzuen zailtasun eta behar bereziak aintzat hartzen dituzten gizarte-klausulekin, eta gehien behar duten pertsonei zuzendutako neurrietan arreta berezia jarriz.

Horrez gainera, lan-sozietateak eta kooperatibak sortzeko laguntza teknikoa emango dugu, eta gure adinekoen esperientzia ekintzaile berrientzat lagungarri izateko eremuak sortuko ditugu.

Amnistiaren aldeko gutuna

Gutun hau sinatzen dugunok preso edota ihesean egon garen militante politikoak gara. Errepresioa pairatu genuen Euskal Herriaren askapen nazional eta sozialaren aldeko borrokan parte hartzeagatik. Ez gara biktimak, gure herriaren independentzia eta sozialismoaren alde borrokatu garen militante boluntarioak eta kontzienteak baizik. Beste milaka militanteren modura, guk ere bagenekien iraultza egiteak zekartzan arriskuak zeintzuk ziren.

LAB sindikatuak Santanori eta bere nagusiari Irunen 5182 langabe daudela gogorarazi die

Gaur goizean, Pedro Sánchez PSOEko idazkari nagusia Irunen egon da Santanorekin batera ekitaldi politiko batean parte hartzeko eta LAB sindikatuak Irun krisi egoera nabarmen batean murgilduta dagoela gogorazi die.

PSOEk hauteskunde kanpainan duen lemarekin jolasten, sindikatu abertzaleak Irunen 5182 langabe daudela esan die Santanori eta bere idazkari nagusiari kontzentrazio batean.

Orriak

Front page feed-rako harpidetza egin