Noticias

“Irunen euskarak arnas dezala eta txoko guztietara hel dadila da gure helburua”

20150508_123304EH Bilduk Irunen Euskara euskal herritarron hizkuntza normalizatua izan dadin aldarrikatu nahi du, hizkuntza politika berriak egiteko garaia da.

Euskara guztion ondare dela argi dugu, ez bakarrik euskaldunena, baizik eta jaso ezin izan dutenena, ezintasunean galdu dutenena etab aita berton bizi diren eta biziko direnena ere. Horretarako, udalak bere eskumenekoak diren baliabideak garatu behar ditu ahalik eta biztanle gehienek arnastu, bizitu eta ikas dezaten.

Bidegorri sarea hobetzeko eta zati berriak egiteko txirrinda martxa larunbatean

Data: 
Larunbata, Maiatza 9, 2015 - 11:00 -tik Igandea, Maiatza 10, 2015 - 10:55 -ra
Non: 
Mendeluko Gibeleta auzoa
Antolatzen du : 
Hondarribiko EH Bildu

Hondarribiko EH Bildu.- Udal eta Foru hauteskundeen kanpaina barruan txirrinda martxa bat prestatu dugu datorren larunbaterako. Goizeko 11:00etan abiatuko gara Mendeluko Gibeleta auzotik eta Amute, Kosta, Muliate, Soroeta eta Portutik igaro ondoren Puntalean bukatuko dugu jai txiki eta pintxo banaketa  batekin.

Txirrinda martxa honekin herriko bidegorri sarea hobetu eta zati berriak egin beharraren aldarria zabaldu bahi dugu.

Orriak

Front page feed-rako harpidetza egin