Noticias

Euskal Autonomi Erkidegoan garraio-trebakuntza profesionalaren agiria lortzeko azterketa egiteko izen emate epea ireki da

Hiru.- BOEn argitaratu den moduan, izen emate epea maiatzaren 13an amaitzen da (berau barne). Informazio guztia ikusi ahal izateko, irakurri ezazu boletinean argitaratutako informazio guztia hemen: BOE-A-2015-4441.

AHTren obretan ustez partidak puzte zituzten arduradunek agerraldia egingo dute Gasteizen, EH Bilduk eskatuta

EH Bildu.- Komunikabide jakin batek atzo publikatu zuen haritik, AHTren obretan okerreko ordainketak egon omen dira, zenbait adituk aztertu dutenaren arabera. Beasain-Este zatian 4,5 milioi eurotan puztu ziren aurrekontu batzuk, 2009-2012 bitartean eta Patxi Lopez lehendakari zela. Hala, Euskal Y-aren eraikuntzan parte hartu zuten enpresei arrazoi gabe ordainketa okerrak egin omen zizkion administrazio publikoak.

Ekimena, berrikuntza eta sorkuntza bilduko ditu Krea Bidasoa 2015ek maiatzaren 7an

Irungo eta Hondarribiko Udalek, Bidasoa Bizirik-en bidez, KREA Bidasoa topaketa antolatu dute beste behin ere. Ekimenaren helburua da kontaktuak egitea, negozio aukerak identifikatzea, beste esperientziak eta arrakasta kasuak ezagutzea, ezagutzak zabaltzea, nazioartera zabaltzea etab. Zazpigarren edizioa izango da aurtengoa.

Orriak

Front page feed-rako harpidetza egin