Auzitegiak berretsi egin du Kutxabank IRPH engainuz aplikatzeagatik zigortu zuen epaia
IRPH Stop Gipuzkoa.- Martxoaren 31eko data izan arren gaur ezagutu dugun epai baten bitartez, Gipuzkoako Probintzia Auzitegiak guztiz berretsi du Donostiako Merkataritza-Arloko Epaitegiak 2014ko irailaren 30eko datarekin ebatzi zuen epaia. Bertan Kutxabanken jokaeran engainua ikusi zen, bere mailegua ordaintzeko zailtasunak zituen familia bati IRPH Entidades indizea aplikatzean.

Eko-zinemaren eskeintza. Lurraren bilakaeraren ia 4.000 urteko oreka apurtu du gizakiak bere 200.000 urteko existentzian. Handia da ordaindu beharreko prezioa, baina beranduegi da ezkor izateko. Gizakiak hamar urte eskas dauzka joera iraultzeko, Lurreko aberastasunen gehiegizko ustiakuntzaz kontzientzia hartzeko eta kontsumitzeko erak aldatzeko.
Rafael Amor kantautore mitikoaren kontzertua. Kontzertu hau Ilusionista Sozialen Mintegia eratzeko Topaketen jarduera da, UPV/EHUko Donostiako Irakasleen Unibertsitate Eskolako ikasle-irakasle batzuek hasitako partaidetza- mugimendu bat, hezkuntzaz, jakintzez eta orokorrean bizitzaz hausnartzeko eta ekintza eraldatzaileak sustatzeko.
16 arte izena emateko epea Hazaian