Noticias

Irungo eskolarteko II. bertso paper lehiaketa

Abian da Irungo eskolarteko II. bertso-paper lehiaketa, Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak eta Irunabarrek elkarlanean antolatua, eta LHko bigarren eta hirugarren zikloetako eta DBH osoko ikasleei zuzendua.

Lanak bidaltzeko azken eguna apirilaren 17a da, eta ondorengo loturan jaso ditzakezue argibide gehiago:

Gizon topaketa

Data: 
Larunbata, Martxoa 28, 2015 - 11:00 -tik 13:30 -ra
Non: 
Lakaxita Gaztetxea
Antolatzen du : 
Lakaxita Gaztetxea

Matxismoa jendarteak birproduzitu eta aldi berean pairatzen duen fenomenoa da eta ondorio latzak ditu emakume zein gizonengan.

Lakaxitan urteak daramatzagu feminismoak bultzatzen eta ezinbestekoa ikusi dugu hainbat momentutan gizonei begirako lanketa egitea maskulinitate berriak lantzen joateko.

Orriak

Front page feed-rako harpidetza egin