Puntuz puntu programa egiten FEMINISMOA
Atzo asteazkena, martxoak 4, Irungo Oiasso museoan Feminismoa gaitzat hartuta hitzaldi - solasaldia burutu zen EH BILDUk antolatuta. Ekimen hau datozen maiatzean ospatuko diren Foru eta Udal hauteskundeei begira, Gipuzkoako EH BILDUren programa puntuz puntu osatzeko jardunaldien barnean kokaturik dago.
2 orduko lan saioa izan zen eta bertan Laura Gomez, Gipuzkoako Foru Aldundiko Berdintasun Zuzendaria eta Idoia Ormazabal, Gipuzkoako Batzar Nagusietako kidea EH BILDUren aldetik egon ziren aurkezpena eta azalpena egiteko.
- Gehiago irakurriPuntuz puntu programa egiten FEMINISMOA -ri buruz
- Egutegia
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko


El Espaziok 14 jarduera antolatu ditu martxorako. Jarduera hauek langabezian dauden eta enplegua bilatzen ari diren herritarrei zuzentzen zaie, baita lan egoera hobetu nahi duten langileei ere.
El Espaziok hitzaldia antolatuko du martxoaren 10ean, arratsaldeko bostetan. Laguntza behar duten pertsonen (adinekoen eta mendeko pertsonen) zaintzaren arloko profil profesionalen ingurukoa izango da. Egungo gizartearen joera demografikoei eta etorkizuneko beharrei buruzko informazioa eskainiko dute.