
EH Bildu.- Atzo ospatu zen udal aurrekontuen onarpenaren udalbatza bertan behera utzi du udal gobernuak. PSEren 2025eko aurrekontuen proposamenak ez du beste alderdien babesik lortu, eta Udal Gobernuak bertan behera utzi du 2025 urteko aurrekontuen onarpena. Egoera honen aurrean EH Bilduk negoziatzen jarraitzeko bere prestutasuna adierazi du.
Eguzki.- Aspaldi honetan salatzen ari da zenbait sektore pribatuek kalteak eragin dituztela Aiako Harria parke naturaleko baso publikoetan. Eta gai honen inguruan eztabaidatu izan da Parke Naturalaren Patronatuaren hainbat bilkuratan, bai Donostiako eta Irungo Udalen aldetik, bai mugimendu ekologistaren ordezkarien aldetik.