Noticias

Kemen euskal dantza eskolarako izen-emate epea ireki du

16_Moskuko2013_17Kemen euskal dantza taldeak 5 urtetik gorako haurrentzako euskal dantza eskolarako izen-emate epea ireki du.

Interesatuok Irailak 2, 5 eta 12, 17:00tik 20:00ra eta irailak 6 eta 13, 10:00tik 13:00ra Kemen dantza taldearen egoitzan izena eman ahal izango dute edo hurrengo telefonora dei dezakezue informazio eske: 686872207. (edo adaxka@gmail.com)

Belharra uhainari buruzko erakusketa Urruñan

Data: 
Ostirala, Abuztua 29, 2014 - 09:00 -tik Asteartea, Iraila 30, 2014 - 17:55 -ra
Non: 
Urruñako Salle Posta

Belharra Hendaia eta Donibane Lohizune artean sortzen den olatu erraldoiari ematen zaion izena da. Izena itsaslabarrean dagoen itsas belarretik datorkio. Itsasertzetik urrun sortzen da eta ur-motorrekin iritsi behar izaten da. Ez da olatu ziklikoa, eguraldiaren arabera sortzen baita.

"Biladi Hadi, Hamaika begirada Palestinari, Euskal Herritik" argazki erakusketa Hazian

Data: 
Larunbata, Abuztua 30, 2014 - 10:00 -tik Asteartea, Iraila 9, 2014 - 21:55 -ra
Non: 
Hazia
Antolatzen du : 
Irungo Askapena

Irungo Askapenari esker "Biladi Hadi" brigadak Palestinan ateratako argazkiak ikus daitezke egun hauetan Hazian. Argazkiak euskal kultura-munduko pertsona ospetsuen idatziekin batera jasotzen ditu erakusketak.

Orriak

Front page feed-rako harpidetza egin