Noticias

Irungo EH BILDU-ren oharra hondakinen kudeaketa

logotipoaIrungo EH Bildu.- Lehenik eta behin, mankomunitateko lehendakari eta lehendakari ordearen gardentasun eza salatu nahi dugu. Duela 8 hilabetetik hona Txingudi Mankomunitateak bere hondakinekin zer egin eta  bere bide propioa erabakitzen ari den honetan, Mankomunitateko azken bi batzarretan gure taldeko ordezkari den Oinatz Mitxelena Munduatek txostenaren  inguruan egin zuen galdera. Gaur da eguna txosten hori jaso ez duguna eta hala lan egitea ezinezkoa dela adierazi nahi dugu beste behin. 

Aurkezpena Bedatsy

Data: 
Osteguna, Urtarrila 30, 2014 - 19:00 -tik Ostirala, Urtarrila 31, 2014 - 18:55 -ra
Non: 
Kabigorri
Antolatzen du : 
Kabigorri

foto

Zer da Bedatsy?
Crowdfunding plataforma honetan, kirolariek, beraien Kirol Erronken bidez, Ingurumena, Baliabide Naturalak eta orokorrean, pertsonek bizi ditugun egoera edo Gizarte baldintzak babesteko eta hobetzeko ekintzen finantzaketa sustatuko dituzte.

BEDATSY-ren helburuak
Bedatsy-ren helburua aldaketa eragitea da. Kirolariari tresna bat eskaintzea da, eta bere erronken bidez parte hartzeko sustatzea, Ingurumenaren babes eta hobekuntzan parte aktiboa izanik, eta era berean gizarte zuzenago eta orekatuagoan. Energia Garapen bihurtuz bakoitzak ahal duen eran lagunduko du.

Zu izan zaitezke neguko fitxaketa berria

Futbolean, urtarrila iristen denean, neguko merkatuan fitxatzeko epea zabaltzen da. AEK-ek ere urtarrilan neguko matrikula epea zabaltzen du.

Eskaintza: euskalduntzearen maila guztiak, azterketa ofizialak prestatzeko ikastaroak, EGA prestatzeko ikastaroak, ...

Informazio gehiago:
 - Irungo AEK euskaltegia
   Legia kalea, 6

Orriak

Front page feed-rako harpidetza egin