Ardura politikoak exijitzen ditugu orain, heriotz bat gehiagorik ez!!!
Bidasoako Stop Kaleratzeak.- Atzo Asteazkena Bilbon 50 urteko gizon batek bere buruaz beste egin zuen errentan zuen etxebizitzatik kaleratua izan behar zuenean. Nazkaturik gaude!
Joan den Azarotik, 13 pertsonek egin dute bere buruaz beste, kaleratze aginduen ondorioz estatu espainiarrean, horietako 5 errentan zeuden etxebizitzenak izanik. Hala ere, botere publikoek ez dute nahikoa egiten. Ez ditugu hitzak nahi, ekintzak baizik, hemendik gure herri eta hirietan KALEAN GELDITZEN ARI DEN JENDEA BIZI DELA, ETXERIK GABE GELDITZEN ARI DEN JENDEA HILTZEN ARI DELA gogorarazi nahi dizuegu, eta horrexegatik, neurri eta irtenbide eraginkorrak hartu behar dira, ORAIN!