Noticias

Irungo gazte zukgua

argazkia Antxetamedia.info.- Herriz herri abiatu dugun gazte prozesua da Zukgua. Prozesu honen bitartez gazte antolakunde bat sortu asmo dugu, independentziaren aldeko eta ikuspegi ezkertiarreko gaztez osatuko dena.Jatorria, udan zehar aurrera eramandako hausnarketa eta harreman dinamikan dago. Herriz herri gazteok antolatzeko dugun beharraz hausnartu eta ideia hau partekatzen igarotako hilabeteen ostean aterako ondorioa da.

Krisi aurrean alternatibak - elikadura burujabetza

Data: 
Osteguna, Abendua 20, 2012 - 19:30 -tik Ostirala, Abendua 21, 2012 - 20:55 -ra

kartela

Non: Lakaxita Gaztetxea. Anaka kalea, 20

Hondarribiko Gazte Asanbladak antolatutako Krisi aurrean alternatibak - elikadura burujabetza zikloaren barruan, ostegunean, abenduak 20, Irungo Lakaxitan Gorka Meren etnobotanikoak emango duen "Baserriko bizitza" hitzaldiaz informatzeko idazten dizuegu. Ondoren, eztabaida egongo da Bare Alaia eta Aldatsa baratz kooperatibetako hainbat kideren eskutik.

Informazio gehiago: Hondarribiko Gazte Asanbladaren Bloga

Orriak

Front page feed-rako harpidetza egin