Noticias

AHTren aurkako txirrindula martxa desobeditzailearen 6.eguna: asteartea, uztailak 30

fotoMugitu!.- Atzo, asteartean, uztailaren 30an,  AHTren aurkako bizikleta martxa desobeditzailearen seigarren egunean Zarauzko Putzuzulo Gaztetxean esnatu gara. Añorgako Errekalde auzora abiatu gara  eta bertatik Hernanira. Hantxe, AHTren  lanak inguruan egiten ari diren  triskantza ikusi dugu. Ehundaka urteko sagarondoen hektareak,  baserrri lur eremu itzelak eta bertako baso mistoaren esparru zabalak desagertu dira hondeamakinen eraginez, basamortuari bidea emanez. Ah, ze nolako txikizioa, AHTk eta hau elikatzeko eraikitzen ari diren  sub estazio elektrikoak eraginak Nork ordainduko du egiten ari diren  kalte itzulgaitza?

“Herritarron epaia” ekimenaren kronika

Joan den ostiralean Irungo herri bilguneak Zabaltza plazan “Herritarron epaia” ekimena burutu zuen, 197/2006 doktrinari amaiera eskatzeko ekimen ibiltaria.

Hileroko azken ostiraleko kontzentrazioa eta gero, bertsolari batek 197/2006 doktrinari buruzko bertso batekin eman zion hasiera ekitaldiari. Jarraian, Gabriel Zabalaren senide batek bere argazkia liburuan itsatsi zuen. Gabriel Zabala preso irundarrari 197/2006 doktrina aplikatu diote.

Hilaren 26an “Herritarron epaia” Irunen

Data: 
Ostirala, Uztaila 26, 2013 - 20:00 -tik 20:45 -ra
Non: 
Zabaltza plazan
Antolatzen du : 
Irungo herri bilgunea

kartelaHilaren 26an, azken ostiralean, “Herritarron epaia” izeneko iniziatiba Irunera iristen da, 197/2006 doktrinari amaiera eskatzeko ekimen ibiltaria.

“Herritarron epaia” 80 hiri eta herritan eginen da, eta Iruñean izanen du bukaera, Anaitasuna pabiloian, irailaren 14an. Gogoratu, Gabriel Zabala preso irundarrari  197/2006 doktrina aplikatu diote.

Orriak

Front page feed-rako harpidetza egin