Onartua Irunen frankismoaren krimenen aurkako kereila babesteko Mozioa
Irungo Errepublikarrak.- Irungo Udalak abenduaren 26an egin zuen osoko bilkuran onartu egin zen, Irungo Ezker Batua-Berdeak eta Bildu udal talde politikoek, gure elkartearen ekimenez, frankismoaren krimenen aurkako kereila babesteko aurkeztutako Mozioa.
Mozioa irakurri ondoren, EB-Berdeak, PP, Bildu eta PSEko ordezkariek hitz egin zuten.
Ondoren bozketa egin zen eta, bertan, EB-Berdeak, Bildu, PNV eta PSEko 19 zinegotziek alde bozkatu zuten eta PPko 4 kideak abstenitu egin ziren.


Bidasoako Stop Kaleratzeak.- Egun berezi hauetan, ehunka familia gipuzkoar beraien etxebizitza uztera behartuko dituen jakinarazpen baten zain daude, beraien maileguari aurre egin ezin diotelako. Geroz eta hiritar gehiagok, langabetu, autonomo, enpresario txiki, naiz pentsionista beraien lanpostu edo negozioaz gain, beraien etxebizitzak galduko dituzte edo baita haiekin abalatuak dituzten seme alaba edo senideen etxeak ere.