Abotsanitz.- Joan den astean, EAJ-PNVren enegarren komunikatua irakurtzeko aukera izan genuen, kasu honetan, Saindua Gaztelekuko obren ingurukoa, alegia, Bertan, salatzen zuten udal gobernuak “ez duela jarraipenik eta kontrolik egin obraren kudeaketan” eta eskatzen zuten “kontratuaren epeak ez betetzeagatik izan daitezkeen zigorrak baloratzeko”.
Urriaren 12an, Guk ospatzeko deus ere ez.
Abya Yalan 40 milioi pertsona erail zituen genozidio baten hastapenak ospatu? Azal zuridun kapitalisten nagusikeriarekin bat egin? Konkistatzaileek emakumeen kontra baliatu zuten bortxa sistematikoak zuritu? Euskal Herria okupatzen duten indar polizialekin poztu? Pilarika, Guardia Civil-aren eta Hispanitatearen Ama Birjina goraipatu?