Noticias

Kantu afaria Hazian

Data: 
Larunbata, Abendua 15, 2012 - 21:30 -tik 23:45 -ra

Hazia Kultur Elkarteak kantu afaria hilaren 15ean 21:30tan antolatu du.

Menua: Txangurro krepa amerikar saltsarekin, konfit saskia muxika kremarekin, gazta tarta, edaria, kafea eta kopa. Txartelak 15€ balio du.

 

BEHIBI'S TEATRO Kabigorrin

Data: 
Ostirala, Abendua 14, 2012 - 20:00 -tik Larunbata, Abendua 15, 2012 - 21:55 -ra

foto

1992-an sortutako konpainia da. Zenbait epealdi desberdinen ondoren, Patricia Franco Heras-en proiektu bat da gaur egun

Eduki narratibo eta didaktikoen bitartez, belaunaldi gazteenak apur bat hausnartzera daramaten ikuskizunak landuz gero,hainbat urtez haurrei zuzenduriko ikuskizunak egin eta gero eta antzerki konpainia sare hauetan sendo finkatu dela ikusirik, gure ikusle eremua zabaldu eta ikusle nagusientzat zuzenduriko ikuskizunak arakatzeko beharra izan dugu.

"Gazta zati bat" dokumentala Irunen

Hazia Kultur elkarteak udalaren laguntzarekin, hilak 20, 19:00tan, Amaia KZn, Jon Maiak zuzendutako "Gazta zati bat" dokumentalaren proiekzioa antolatu du.

Dokumentala euskaraz da gaztelerazko azpitituluekin, 90 minutu irauten du, 2012 urtean ekoiztua eta sarrerak 4,60€ balio du.

Angel Oiarbiderekin, Nazioen Mundua elkarteko kidea, dokumentalaren aurkezpena eta solasaldia.

Irunen langabezi tasa % 17,2ra iritsi da azaroan

Bidasoa eskualdeko langabeen kopurua gora joan da azaroan. 6220 langabe daude Bidasoa eskualdean, urriaren  bukaeran baino 120 gehiago. Irunen azken hilabetean 77 pertsona gelditu dira lanik gabe, eta Hondarribian , berriz, 43. Gaur egun Irunen 5276 pertsona daude langabezian eta 944 Hondarribian.

Orriak

Front page feed-rako harpidetza egin