Emeki.- Gure hiria eta gure jaiak maite ditugulako, elkartetik adierazi nahiko genuke, herritarrok, berdintasunean eta askatasunean oinarritutako jaiak merezi ditugula. Zaindu dezagun gure alboan dagoen laguna, familiako kidea, herritarra eta alde batera utzi ditzagun elkarbizitza oztopatzen duten jarrerak.

Landetxako bizilagun talde handi bat Portzelanetako biribilgunean kazerolada batean kontzentratzen ari da egunero astelehenetik ostiralera (astelehen honetan ez da horrelakorik izango, Hondarribiko jaia dela eta), arratsaldeko zortzietan.
Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak prentsaurrekoan salatu du EAEko Gobernuak erabaki duela gutxieneko pentsioak LGSren %100era arte osatzeko gure LHEa tramitera onartzea galaraztea. Manifestazioa deitu du irailaren 20an, 12:00etan, Donostiako Boulevardean. Bestalde, San Juan plazan elkarretaratzeak egiten jarraitzeko deia egin dute, astelehenero, 12:00etan, duela zazpi urte baino gehiago egin duten bezala.