Noticias

Zabalari omenaldia

Data: 
Asteartea, Iraila 8, 2015 - 13:00 -tik Asteazkena, Iraila 9, 2015 - 12:55 -ra
Antolatzen du : 
Zabalan Txokoa, Hondarribia

KartelaHondarribiko EH Bildu.- Urtero bezala, aurtengo herriko jaieran ere omenaldia egingo zaio duela 39 urte Guardia Zibilak erahildako Josu Zabalari. Omenaldia irailaren 8an, eguerdiko 13.00etan izango da Zabalaren txokoan.

Ekitaldirako deialdia talde politiko, sindikatu eta gizarte eragile ezberdinok modu bateratuan egin dugu, Hondarribiko udala ere laguntzaile izanik.

HERRI EPAIKETAK HASTEN DIRA EUSKAL HERRIAN!!!

Uztailean aurreratu bezala, Ez dugu onartzen estatu espainiarrak euskal internazionalistak eta euskal eragile internazionalistak epaitzea. Horregatik, gaur goizean, Herriak Libre dinamika osatzen dugun auziperatu, militante internazionalista, eskubide zibil eta politikoen aldeko ekintzaile eta herri mugimenduko kideok, Irunean agerraldia burutu dugu, Euskal Herrian zein nazioartean burutuko diren 30 herri epaiketak aditzera eman eta datorren urriaren 12an Iruñean burutuko dugun herri sententziaren berri emateko.

Irungo "La Bacaladera" enpresaren itxiera salatu du ELAk

fotoela.eus.- Abuztuaren 31ean, Irungo La Bacaladera enpresako prozesu konkurtsala gestionatzen duten administratzaileek enpresaren likidazioa planteatzeko erabakia jakin arazi zien langileei.

ELA sindikatutik gure gaitzespena adierazi nahi dugu erabaki honen aurrean, izan ere 50 familia baina gehiago kalean geratuko dira dagoeneko krisi honek bortizki zigortu duen hiri batean. Ez dugu ahaztu behar Irungo zonaldea desenplegu tasa eta prekarizazioa gehien igo den Gipuzkoako eskualdeetako bat dela.

Gari Garaialderen "Zu ikusteko bidean" lana larunbat gauean Getxophoton ikusgai

argazkiaLarunbat gauean Getxophotoko Argazkiaren gauaren atalean euskal argazkilarien eskutik proiekzio bereziak egongo dira. Besteak beste Markel Redondoren "En Manos de Dios", Janire Nájeraren "Moving Forward, Looking Back" edo Miren Pastorren "Bidean" lanak ikusgai izango dira.

Orriak

Front page feed-rako harpidetza egin