Sexu indarkeriaren aurkako nazioarteko egunaren inguruan

kartelaSexu indarkeriaren aurkako nazioarteko egunaren inguruan Hondarribiko Udalak argitaratutako adierazpen instituzionala Bilduk ez babesteari buruzko EH Bilduren azalpena.

Hondarribiko EH Bildu.- Sexu indarkeriaren aurkako nazioarteko egunean Hondarribiko Udalak argitaratuako adierazpen instituzionalaren harira, adierazpen hau hondarribiko Bilduren onarpenik gabe argitaratu izanaren ardura oso-osoa Udal Gobernuari  egozten diogula adierazi nahi dugu.

Azaroak 11an  Hondarribiko Bildutik adierazpen instituzional bateratu bat egiteko proposamena luzatu genion Gizarte Zerbitzuetako buru den Maite Pelaez EAJko zinegotziari. Proposamen hau, talde politiko guztion artean adostutako adierazpen instituzional bat lortzeko abiapuntu moduan hartzeko eskatu zitzaion eta era berean proposamen hau gainontzeko talde politikoei zabaltzeko eskatu.

Eudeletik beste proposamen bat jaso zela erantzun zigun ordea eta gaia Gobernu Batzordean eztabaidatuko zela .

Sexu indarkeriaren aurka talde politiko guztiok erantzun bateratua eman beharko geniokela iritzita, Bilduren aldetik bi proposamenen arteko adierazpen bateratu bat lortzeko ahalegina egiteko prest geundela jakianarazi  genion berriro ere.

Erantzuna azaroak 20an iritsi zitzaigun, deklarazio bateratu bat adosteko gure eskaerari beste talde politikoen aldetik erantzunik jaso ez, eta honenbestez Gobernu batzordeak Bilduren proposamena baztertu eta adierazpen instituzional propioa argitaratzea erabaki zutela jakinarazi zitzaigun.

Hau ikusita, Gobernu batzordeak onartutako testuaren edukia guri helarazteko eskatu genuen guk ere onartzeko modukoa ote zen aztertzeko.

Sexu indarkeriaren aurkako egunaren bezperan Gobernu Batzordeak onartutako adierazpenaren edukiaren berri oraindik guri helarazi gabe ere, alkatearen idazkariak adierazpena argitara bidaltzeko prest zegoela eta gainontzeko talde politikoek adierazpenarekin bat egin zutela jakinarazi zigun eta ea guk ere hala egingo genuen galdetu zigun gure harridurarako.

Zentzugabekeria horri ezezkoa ematea beste aukerarik ez genuela eta adierazpen bateratu bat lortzeko gure aldetik egindako saiakera guztiak atzera bota zirela ikusita, guk hasieran proposatutako testua bere horretan argitaratzea erabaki genuen.

Guzti honekin agerian geratu da beste behin ere kontsentsoak bilatzeari nahita uko egiten dion Udal Gobernu taldearen demokrazia maila baxua; baina tamalgarria dena da  benetako drama pertsonalak eragiten dituen sexu indarkeriaren gaia oposizioko talde nagusiena bazterrean uzten saiatzeko eta lehia politikorako erabiltzea, jarrera hori benetan salagarria iruditzen zaigu.

Hondarribian, 2014ko azaroaren 25ean.

Etiquetas: 

Angulaberria.info ez da angulaberria talde editorialaren izenpean ez dagoen iritziez erantzule egiten. Gure desira era guztietariko debate aberasgarriak bultzatzea da.