Irungo EH Bildu.- Aurreko astebukaeran, otsailak 14 larunbata, astegun horretan burutu ohi den azokak bere lekua berreskuratu du Urdanibia plazan. Ziur gaude, urte luze honetan galera hau pairatu duten komertziante zein ostalariak pozik egongo direla.
Itzulera honekin, Txingudi mankomunitateak, azokan sortzen den hondakina biltzeko sistema aldatuko duela iragarri eta martxan jarri du. Ikusi ahal izan dugunez, sortzen den hondakina gaika bilduko da hemendik aurrera, edukiontzi ezberdinen bitartez. Bazen garaia!!! Uste dugu, bilketa berezitu hau martxan jartzeko ez zela beharrezkoa azoka Urdanibia plazara itzultzera itxaron behar.
Agintaldi honen hasieratik, eskualde honetan birziklapen tasa handitu asmoz proposamen bat baina gehiago luzatu izan dugu komunikabideen aurrean, mankomunitateko batzar eta bileretan eta baita Irungo osoko bilkurara mozioa bat aurkeztu ere. Hasieratik EH Bilduk sortzaile handien bilketa berezitua egin beharra zegoela adierazi eta eskatu du eta horien artean larunbateko azoka izan da puntuetako bat. Bertan sortzen den hondakina (organikoa, papera, plastikoa,...) orain arte, dena elkarrekin errefus bezala bildu izan da, zabortegietara bidalita ondoren.
Urrats berri hau positibotzat baloratu beharra dugu baina birziklapen tasa altuak lortu asmoz, ezin baitugu ahaztu Txingudi mankomunitateko birziklapen tasa Gipuzkoako baxuenetakoa dela, urrats txiki honi beste pila gehitzea falta dela adierazi nahi dugu. Bide onean ematen diren urratsak bultzatuz eta oraindik ere hondakin birziklapen tasa ahalik eta handiena lortu asmoz proposamenak luzatzen jarraituko dugu.
Angulaberria.info ez da angulaberria talde editorialaren izenpean ez dagoen iritziez erantzule egiten. Gure desira era guztietariko debate aberasgarriak bultzatzea da.
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- 1390 irakurketak