Gazteok NATO, TTIP ez!
Bakeak baditu milaka definizio. Badago bakea isiltasunarekin lotzen duenik, nahiz eta jakin, isiltasun horrek zapalkuntza ugari gordetzen dituela bere barruan. Badago bakea polizia, kameraz jositako kale eta ejertzito armatuekin lotzen duenik ere. Bakea, demokrazia eta justizia esloganez eztali, zapalkuntzaren existentzia ukatzeko.
- Gehiago irakurriGazteok NATO, TTIP ez! -ri buruz
- Egutegia
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko

Ez, ez nuen 1986ko martxoaren 12 hartan bozkatzerik izan, baina badakit Hego Euskal Herriko 931.367 gizon-emakumek, boto emaileen %62 NATOren parte izateari ezezkoa eman ziotela. Badakit ere zein izan zen estatuko alderdi handienen jarrera, “de entrada no” hartatik hasita baiezko borobiletara, baina “NATOri ez, Euskal Herriari bai” ere bazegoen.

Hondarribiko EH Bildu.- Hondarribiko Udalak gaur goizean egin duen Osoko Bilkuran, EH Bilduk aurkeztutako TTIP-aren aurkako mozioa eztabaidatu, eta EH Bildu, PSE eta H1eko bozei esker, onartu egin da. PPk aurkako botoa eman du eta EAJ abstenitu egin da (Irungo udalean baietz bozkatu zuen), ez omen da udalean eztabaidatu behar den gaia.
Ezker Batuak eta EH Bilduk herriko eragileen ahotsa azkeneko osoko bilkurara eraman genuen.