Errepresioaren kontra, elkartasun keinu bat
Mosku Bizirik.- Azken hamarkadetan, irungo txoko gorri izan delako, errepresioaren jo-mugan izan da Mosku eten-gabean. Honen izpiritu errebeldea makurrarazteko kolpeak etengabe, berriz ere “Urdanibia” izan dadin. Giza-legearen bizitza mirabe eta anodinoa gurtzen duen hiri gris honetan, aske izan nahi izatea arriskutsua izan daiteke. Gorri izatea, feminista izatea eta batez ere, kalea auzo-bizitzarako erabili eta aldarrikatzea garesti atera daiteke. Konkretuki: 751 eta 1500 € artean.




Aste honetan bertan Catalunya aldetik berri kezkarriak iristen ari zaizkigu. Ikasle Mugimenduaren kontra oldartu da polizia, eta atxiloketak gauzatzen ari dira. Kezkagarritzat jotzen dugu hau guztia, eta oldarkortasun honen adierazgarria da azken aldian herri mugimenduaren aurka indar polizialek hartu duten jarrera.
Ohar honen bidez, atzo arratsaldean Iruñean “Errepresioari autodefentsa” dinamikak burututako manifestazioko gertakarien harira, irmoki salatu nahi dugu beste behin ere poliziaren jarrera bortitza.