bidegorri

Euskara

Aldundia Gipuzkoako Bizikleta Bideen Plana betetzetik oso-oso urruti dago, aurreikusitako epea bukatzeko urte bat baino falta ez denean

Wikimedia. Autoría: OI-10-x.aiaEguzki.- Eguzkik egiaztatu du Aldundia Gipuzkoako Bizikleta Bideen Plana betetzetik oso-oso urruti dagoela, epea bukatzeko urtebete baino falta ez denean. Izan ere, Plana 2013ko ekainean onartu zen Batzar Nagusietan, aho batez onartu ere, eta dokumentuan aurreikusitako bidegorri-sarea gauzatzeko zortzi urteko epea zehaztu zen. Beraz, epe hori 2021ean bukatuko da.

Gipuzkoako Aldundiak 250.000 euro bideratuko dizkie udalei bidegorriak egin ditzaten

2012_Amurrio_artxiboa

Udalen proiektu bakoitzak gehienez ere 55.000 euro jaso ahal izango ditu

Gipuzkoako Foru Aldundiak, herrialdeko bizikleta foru sarea zabaltzeaz eta sustatzeaz gain, udalerrietan bizikletaren erabilera areagotzea nahi du, eta horretarako, aurten, bigarren urtez, udalentzako diru laguntza atera du. Diru laguntza horien helburua udalei bidegorriak egin ditzaten laguntzea da, era horretan mugikortasun iraunkorragoa lortzeko. Hala, Aldundiak 250.000 eurotako diru laguntzak bideratuko dizkiei udalei. Udalek diru laguntzak jaso ahal izateko eskaerak martxoaren 15a baino lehen aurkeztu beharko dituzte.

RSS - bidegorri-rako harpidetza egin