Munduko edozein injustizia, geure erraietan sentitzeko gai izan arte...
Bost urte pasa dira kasik, irailak 28 hartan Askapenako 7 kide bahituak izan zirenetik. Aurretik martxan jarritako intoxikazio kanpaina baten errepresio kolpe gordinena izan zen hura, eta momentuan bertan Askapenak zabalduriko manifestuak zion bezala; Internazionalismoa kriminalizatzeko pausu kualitatibo bat izan zen ezbairik gabe.

“Hemen gaude, ene Jenerala, hemen jarraitzen dugu. Hemen gaude gobernuek jatorrizko herriekiko memoriarik gabe jarraitzen dutelako eta lurjabe aberatsek, beste izen batzuekin bada ere, nekazariei lurrak kentzen jarraitzen dutelako.
Datorren apirilaren 25ean Zarautzen espetxe eta ilegalizazio eskaeraren aurrean Euskal Herrian eta nazioartean jasotzen ari garen babes eta elkartasun guztia bildu eta borroka internazionalistaren beharrezkotasun eta garrantziaz berresteko ekitaldi politikoa burutuko dugu eguerdiko 12:30etan Modelo
Otsailean izan genuen eskaera fiskalaren berri.
Borroka internazionalistak berak erakutsi digu elkartasunetik haratago urrats bat eman eta herrion askapen borrokan konpromisoak hartzea zein beharrezkoa eta garrantzizkoa den.