Urriaren 31an Olatukoop sareak, ekonomia sozialaren azoka antolatuko du Lakaxitan.
Data:
Larunbata, Urria 31, 2015 - 17:00 -tik Igandea, Azaroa 1, 2015 - 19:55 -ra
Non:
Lakaxita
Antolatzen du :
Lakaxita, Hiritik At - Olatukoop
Aurten Lakaxitak 10 urte betetzen ditu eta hainbat eragileekin kolaborazioan, proiektu berriak martxan jartzen ari da. Horietako baten berri eman nahi dizuegu: LKXT KOOP.
Olatukoop eta Hiritik At-ekin elkarlanean, Lakaxitak ekonomia sozial eta eraldatzailearentzako gune berria aurkeztuko du otsailaren 28an. Hilabeetako lanak eta gero, Lakaxitako lehen solairua atondu dugu bulego eta bilera gela bat sortuz, proiektu ekonomiko sozial eta eraldatzaileak martxan jartzen ari den edonorentzako irekiak.