Aparkalekuko soluziorik gabe, aurrekontuak ez dira izango
Si se puede Irun.- Joan den asteartean Arbes, Dunboa eta Artiako auzoetako bizilagunekin elkartu ginen Palmera Monteroko gunean, hiru auzoetan bizi den aparkaleku-arazoa aztertzeko, eztabaidatzeko eta konponbideei buruz hitz egiteko. Oso harrera ona izan genuela azpimarratu nahi dugu eta ekimena Irungo beste auzoetara eramateko asmoa dugula jakinarazi nahi dugu; hurrengoa San Miguelen (data eta ordua zehazteke dago oraindik).

Si se puede Irun.- Udal gobernuak aurrera jarraitzen du bere betiko kanpainarekin: hau da, azalerako aparkalekuak kendu, herritarrei beste aukerarik eman gabe. Zirkulazioan kaosa besterik ez da sortzen, eta betiko politikak aldatzen ez diren heinean, urteak galtzen dira.
Sí se Puede Irun.- Aparkalekuaren egoera jasanezina da Irunen. Asteazkenean gobernu taldearen beste keinu irrigarri baten lekuko izan ginen. Bilera ireki bat egin zen Arbesko auzoko bizilagunekin, bertako aparkalekuen politikari buruz hitz egiteko; arrazoia argi dago: Juan Wollmer plaza berritzen denean, azalerako aparkaleku asko galduko dira.
Santanok eta Iridoyk dagoeneko euren argudioak eman dituzte ikerketa-komisioan, eta horren inguruan ditugun iritziak helarazi nahi dizkiegu Irundarrei.
Sí se Puede Irun Udal Taldeak eta Irun Ahal Dugu-k egunaren lehen orduetan Kateako enpresa batean hil den langilearen familia babestu eta doluminak eman dizkio
Sí Se Puede Irun Udal Taldeak garraiobide publiko alternatiboak abian jartzeko eskatu dio Renferi kalitatezko zerbitzu publikoa bermatzeko, Irun eta Donostia artean eraiktzen ari den hirugarren hariaren lanak egiten ari diren bitartean. Izan ere, lan horiek kalteak sortzen ari dira bi hiri horien artean trena erabiltzen duten pertsonen kasuan.