Uztailaren 25ean Amnistia, Autodeterminazioa, Langileria eta Antifaxismoaren alde Bilboko kaleak betetzera!
Amnistia, Autodeterminazioa, Langileria eta Antifaxismoa
Azaltzen ditugun lau oinarri hauen eta bere edukinen inguruan Euskal Herriko langileriaren eta herri sektore ezberdinen indarren batasuna, elkar-kidetza eta aktibazio borrokalaria sustatzeko asmoz aurkezten dugu ekimen hau.

Autobusa aterako da Iparraldetik azaroaren 28an Bilbon burutuko den amnistiaren aldeko manifestaziora joateko.
Gutun hau sinatzen dugunok preso edota ihesean egon garen militante politikoak gara. Errepresioa pairatu genuen Euskal Herriaren askapen nazional eta sozialaren aldeko borrokan parte hartzeagatik. Ez gara biktimak, gure herriaren independentzia eta sozialismoaren alde borrokatu garen militante boluntarioak eta kontzienteak baizik. Beste milaka militanteren modura, guk ere bagenekien iraultza egiteak zekartzan arriskuak zeintzuk ziren.