Botere guztia sovietetara!
Kontsigna hau gakoa izan zen 1917ko hilabete zurrunbilotsu horietan. Nicolas II.a tsarrak abdikatu ostean 1917ko martxoan (momentu horretan Errusian zegoen juliotar egutegian otsaila zen) sortutako behin-behineko gobernuan sozialdemokratak parte hartzen ari ziren, liberal eta aristokratekin batera. Boltxebikeen zuzendaritzaren sektore batzuek ere gobernuarekiko adiskidetze jarrera zeukaten. Testuinguru horretan, Leninen Apirileko tesiak obran jasotako planteamenduak gakoak izan ziren boltxebikeen norabidea argitzeko (boltxebikeak barruko korronte nagusia ziren Errusiako Partidu Sozialdemokratan, handik gutxira Partidu Komunista bihurtu zena) baita, hilabete batzuk geroago, Petrogradon boterea hartzea ahalbidetzeko ere.
- Gehiago irakurriBotere guztia sovietetara! -ri buruz
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- Castellano

ADI!!!!! Donostiako Alderdi Ederren larunbat hontan, Iraultza Bolibartarraren aurkako kontzentra deitua dago. Jar gaitezen aurrez aurre eta Iraultzak Euskal Herri Langilearen babesa duela argi ta garbi geratu dadila!!

Kubako iraultzaren komandante buruak utzi gaitu. Agur eta ohore Fidel, garaipenean aurkituko gara!
Inperialismoaren aurrean gogor eutsi zenuelako, AGUR ETA OHORE FIDEL!!! Gora Kubako iraultza!!
Emakume langileon nazioarteko eguna dugu martxoaren 8a. Langile esplotatuak, zapalduak. Besteak beste, emakumeon esplotazioan oinarritzen baita sistema kapitalista eta patriarkarra. Hamaika ertz dituen esplotazioa, emakumeon erabaki ahalmenaz desjabetzen gaituena.