Kortxoenea

Gaztelera

Kortxoenearen dokumentalaren emanaldia

dokumentala

Egun gutxi dira Kortxoenea gaztetxea eraitsi zutela, baina Kortxoeneako bihotzak aurrera jarraitzen du, irautea sortzea delako eta ametsak sortzeko prozesua ez delako lau pareten artean gelditzen.

Kortxoenearen bihotza ekarri nahi dizuegu Lakaxitara, "Irautea sortzea delako" dokumentalaren bitartez eta Grosetik datozen bi kideren esperientziak entzunez.

Ostiral gauerako plan desberdina proposatzen dizuegu, esperientzien trukaketaz eta jaki goxoz beteriko tertulia gozo bat.

Lakaxitak azaroaren 20ean 19:30tan bere omenaldia emango dio Kortxoeneari, animatuko zera?

Manifestazioa. Groseko Kortxoenea gaztetxea desalojatu eta eraitsi egin dute

Data: 
Asteartea, Azaroa 3, 2015 - 19:00 -tik Asteazkena, Azaroa 4, 2015 - 18:55 -ra
Non: 
Desde Kortxoenea, Gros, Donostia

cartelGroseko Kortxoenea gaztetxea desalojatu eta eraitsi egin dute. Hori nahikoa ez, eta ertzaintza hau salatzeko ategorrietan errepidea moztu duten gazteei oldartu zaie.

Honen aurrean, gaur, azaroak 3, manifestazioa egingo da arratsaldeko 19:00etan Kortxoeneatik abiatuta. .

RSS - Kortxoenea-rako harpidetza egin