Labore Txingudi ber pentsatzeko ordua da!
Labore Txingudik kasik bi urte egin ditu, gure eskualdean tokiko produktu ekologikoa kontsumitu eta ekoiztu ahal izateko sareak ehuntzen. Gure etxeetara elikagai goxo, ekologiko, osasuntsu eta etikoak eramateko alternatiba bat eraikitzen. Baita ere, inguruko ekoizleei, askotan kate handiek zanpatuak, beren produktuak komertzializatzeko egitasmo bat eskaintzen. Bazkideen antolaketa horizontala eta auzolanari esker izan da posible bide hau egitea Lakaxitako lehenengo pisutik.
- Gehiago irakurriLabore Txingudi ber pentsatzeko ordua da! -ri buruz
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- Castellano

Kaixo!! Gaurkoan Lapiko Gorria atalean 3 gai nagusi izan ditugu: Usurbileko Urbil merkatal zentroko zine aretoan egondako "eragozpena" euskararekin, Oria ibaian egondako ixuria eta Maiatzak 15ean Nakba-ren oroitzapena. Jarraian bi elkarrizketa nagusiak izan ditugu, batetik Tosu Betirako kolektiboko kide den Odei izan dugu gurean eta Getxoko zonalde hontan duten gatazka azaldu digu. Bestetik Labore Txingudi-ko kide den Dornaku-k pasaden larunbatean ateak ireki zituen denda berriaren nondik norakoak azaldu dizkigu. Gaurko esaldia: "Niri tiro bat emateko duintasuna izan dezazuen gustatuko litzaidake"