Labore Txingudiren aurkezpen bira urrian
Labore Txingudi kontsumo arduratsurako elkarteak aurkezpen bira egingo du gure eskualdean urrian zehar. Proiektua ezagutu, nola funtzionatzen duen jakin, galderak egin, edota bazkidetza egiteko aukera izango dugu bertan. Gainera, elkarteak banaketa puntuen aurkezpena egingo du. Izan ere, orain arteko dendaz gain (Anaka kaleko 20 zenbakian), produktuak eskualdeko beste puntuetan jasotzeko aukera irekiko baitute.
- Gehiago irakurriLabore Txingudiren aurkezpen bira urrian -ri buruz
- Egutegia
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- Castellano

Batzuek jakingo duzuen moduan, elikadura burujabetzaren bidean pausu berri bat ematera goaz irunen. Oraingo honetan, bertan ekoizten diren elikagaiak eta ekologikoa uztartuko dituen KONTSUMO TALDE BERRI bat osatzea da erronka. Zertarako? Egunero jan nahi duguna, eta gure ingurukoak elikatzen dituenaren gainean erabaki ahal izateko: elikadura osasuntsu eta justu baten bidez bizitzeko.