Gogoratzen nauzuenetan, indarkeria matxistarik gabeko bizitzak imajinatzeko liburu bat
Indarkeria matxistarik gabeko jendartea irudikatzeko ahalegin kolektibo batek erditu du gaur aurkeztuko dugun Gogoratzen nauzuenetan liburua. Auzolana eta herritar izaera ditu zutabe. Eta nola ez, liburu honek Asun Casasolari egin nahi dio omenaldia. Noski, Nagore Laffage eta patriarkatuaren biktima izan diren emakume guztiak gogoan izanda.