Hitzaldia: Mertxe Tranche. "Un poco dictatorialmente, la vida en Irun durante los años de la guerra"

1936ko irailaren 10ean, Luis Saseta plazako komandante militarrak udal berria izendatu zuenean, Jose Angel Fdez de Casadevante alkateak adierazi zuen agian, inguruabarrak kontuan hartuta, gauzak "apur bat diktatorialki" eta legezkotasunetik at egin beharko zirela. Hori guztia, esaten zuen, administrazio-ekintzan bizkortasun eta eraginkortasun handiagoa bilatuz.




Zergatik lekualdatu zuten Eloy Iglesias Pablo eta bere semea Guadalupeko gotorlekura uztailaren 18ko Estatu-kolpearen berri izan bezain laster? Tropa frankistak irunen sartu zirenean, nola zekiten nor fusilatu, nor atxilotu, nor torturatu? Erantzuna oso erraza da: Guztiek elkar ezagutzen zutelako.