Greziako poliziak Hondarribia-Katsikasen kamioia bahitu du
Lesvos irlako aparkaleku publiko batean konfiskatu dute. Paperak behar bezala eduki arren, 3.500 euro eskatzen dituzte kamioia itzultzeko
Oraingoan albiste txarrekin gatoz. Greziako poliziak Hondarribia-Katsikasen banaketarako kamioi isotermikoa bahitu du, eta 3.500 euro eskatzen ditu itzultzeko. Iazko elkartasun zozketatik ateratako diruaren zati batekin erosi zen ibilgailua, eta Accion Directa Sierra Norte (ADSN) gobernuz kanpoko erakundearekin batera Polikastron ireki zen okindegirako tresneria eramateko erabili zen. Han, ogiak banatzeko erabiltzen da.

Lehen aldia da Hondarribia-Katsikasek Siriarako bilketa egiten duena eta herritarren erantzuna bikaina izan da. "Oso hunkituta gaude" adierazi du elkarteko presidenteak.
Datorren astean Hondarribia-Katsikasek premiazko bilketa egingo du, Siriako azken bonbardaketen eraginez desplazatuentzat. Materiala iritsiko dela bermatuta dago eta, premia eta epeak kontuak izanik, kanpaina oso azkarra eta zehatza izango da.