Larunbatean, goizez eta arratsaldez sinadura bilketa
Hartu Hitzak sinaduren bilketako azken txanpari aurre egin behar du. 2000 sinadurak gaindituta, hilabete bat baino gutxiagoko epean 1000 sinadura biltzea lortu behar dute.
Aste santuan gure bulegoa irikita egon ondoren eta astelehenean Meakako auzoan mahaiak jarri eta gero, larunbat honetan goizez eta arratsaldez, bi gune desberdinetan sinatzeko aukera egongo da.
- Gehiago irakurriLarunbatean, goizez eta arratsaldez sinadura bilketa -ri buruz
- Egutegia
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- Castellano

Martxoaren 24ean Palmera Montero gunean ospatu zen bileran Irungo Herri Galdeketako galdera zehaztuko duen prozesu parte hartzailea onartu zen. Adosgunean adostu zen prozesua, hau da, Hartu Hitzak hilabetero egiten duen bilera irekian.
hartuhitzaIrun.- Apirilaren 29a geroz eta hurbilago dago, eta 1294 sinadura lortu ditugu jada, hau da, lortu behar ditugun sinaduren %43a. Larunbatean Zabaltza plazan eta Arbeseko errota plazan kokatu genituen mahaiak eta 179 sinadura lortu genituen guztira. Sinaduren %50a eskura dugu eta aste honetan lortzea espero dugu.
Martxa polita hartu dugu duela hiru aste hasi genuen bidean. Aurreko astea 452 sinadurekin hasi genuen, eta 11150ekin bukatu. 3000 sinadurak geroz eta hurbilago ditugu, baina bidea luzea da eta Hartu Hitzak ez dauka bere lana lasaitasunez hartzeko asmorik. Burubelarri jarraituko dugu lanean eta horregatik, asteburu honetan mahaiak bi gune desberdinetan kokatuko ditugu 11:00etatik 13:30tara.
hartuhitzairun.- Alaitasuna, poztasuna, jai giroa eta irribarre asko Irungo erdigunean ikusteko aukera egon zen larunbatean. Zoragarria izan zen larunbatean sortu zen giroa, eta dena irundarrei esker. 