Hitzaldia: “Emakumeak eta pentsioak” Donostiako Koldo Mitxelenan, Isabel Otxoa eta Nekane Berriotxoaren eskutik
ONEKA Euskal Emakume Pentsionisten Plataforma.- Dakizuen moduan, Oneka Euskal Emakume Pentsionisten Plataforma, sortu berri da duela hilabete batzuk. Eta guretzat, helburu nagusien artean, etorkizunera begirako gizarte kohesionatu, justu eta zuzen bat eraikitzea dago. Kontutan izanik, beti ere, emakume helduen egungo egoera erreala.