G7ko atxiloketak eta salbuespen egoera salatu dituzte Moskun
Topatu.eus.- Bidasoaldeko G7 EZ plataformak elkarretaratzea egin zuen atzo Irungo Mosku plazan. G7an zehar izandako salbuespen egoera eta atxiloketak salatzeaz gain, plataformatik eta herritarrek egindako lan guztia balioan jarri nahi izan zuten.




G7ak mendebaldeko 7 potentzia ekonomikoak elkartzen ditu (AEB, Japonia, Alemania, Frantzia, Erresuma Batua, Italia, Kanada). Hierarkia bat ezartzen du herrien artean : potentzia handikoak direnak, ideologiko behar bezala lerrokatuak alde batetik eta besteak, baztertuak. Ez baitu zilegitasunik, hasieratik beretik G7a zalantzan emana izan da.