Osasun Bidasoa plataforma.- Joan den udaz geroztik, birritan bildu gara Bidasoako ESIko aurreko gerentearekin (Agustín Aguirre jauna). Hark ez du gure ordezkaritza onartu, eta uko egin dio egindako galderei erantzuteari. Ezezko horren aurrean, Gotzone Sagardui Osasun sailburuari bidali zaizkio, momentuz ez da erantzunik jaso.
Osasun Bidasoa Plataforma.- Osasun Bidasoa Plataformatik eskerrak eman nahi dizkizuegu Bidasoa Ospitaleko bloke kirurgikoa berritzeko Osakidetzaren proiektuaren aurka gaudela adierazteko larunbatean deitutako manifestaziora Bidasoa eskualde osotik joan zineten milaka lagunoi. Proiektu horrek ez ditu jasotzen ospitaleak datozen hamarkadetarako behar dituen baliabide tekniko eta sanitarioak, eta ez du bermatzen arreta mediko eta kirurgiko eraginkorrik obrek irauten duten bitartean.