Euskal Herriko Hitz Gurutzatuen XI. Txapelketa, Irunen, azaroaren 21ean

Aitzondo euskara elkartea.- Euskal Herriko Hitz Gurutzatuen XI. Txapelketa eginen dugu Irunen datorren azaroaren dean, larunbatean, eta aro berriko hirugarren edizioa izanen da honakoa. Izan ere, 2007an antolatu zen lehendabiziko txapelketa, eta urtero egin zen ondoko zazpi urtean, antolatzaileek, LUMA taldeko kide irundarrek, 2015ean ediziorik ez zutela berrituko iragarri zuten arte.
