Alarma egoera Apaiziartzan! Urgentziazko BATZAR-DEIALDIA Maiatzaren 8an lezon
Azken gertaera larrien harira urgentziazko deialdia zabaltzen dugu datorren maiatzaren 8an, ostegunarekin, arratsaldeko 19:00tan Lezoko Txerrimuñon egingo den batzarrera biltzeko.
1)- ALARMA EGOERA APAIZIARTZAN! -
Bi urte eta erdi pasa dira Gantxurizketako (Lezo) Apaiziartzako proiektua martxan jarri zenetik; Diputazioaren jabetzako Apaiziartzako baserri-erdi eta lurrak okupatuz eta hauen erabilpena berpiztuz, autogestioaren bidetik hiru oinarrizko helburu ardatz hartuta:
- Bertan eraiki nahi duten Plataforma Intermodalari aurre eginez Gaintxurizketako nekazal lurrak erabili eta bertatik elikadura subirautasuna bermatzea.
- Orsoalde mailan nekazaritza ekologikoan oinarritutako kontsumo sare bat sortzea, non dagoeneko 75 familiek jaten duten bertatik gaur egun.
- Etxebizitza bezala erabilpenik ez zuen baserri erdiari bizitza eman eta gaur egungo etxebizitza arazo larriari irtenbidea bilatu nahi dion jendeak aukera bat izatea, lurra eta baserria uztartuz.