Berriak

Errausgailuaren aurkako 2. barraskilo operazioa

Data: 
Osteguna, Urria 26, 2017 - 18:00 -tik Ostirala, Urria 27, 2017 - 17:55 -ra
Non: 
Decathlon (Donostia)

Errausketaren aurkako mugimenduak II.barraskilo operazioa antolatu du hurrengo urriak 26 ostegunerako.  Karabana 18:00tan abiatuko da Decathlonetik eta Lasarte, Zizurkil, Villabona, Andoain, Urnieta, Hernani, Añorga eta Antiguo zeharkatuko ditu.

Urtero bezala gaur Pikoketan fusilatu zituzten milizianoak omendu dituzte

Gaur eguerdian Pikoketan hamarnaka lagun bildu dira 1936ko abuztuaren 11an armada faxistak Pikoketan fusilatu eta hobi batean lurperatu zituen milizianoak omentzeko.

Txalaparta soinuekin ekin diote ekitaldiari. Jarraian, antolatzaileek hartu dute hitza eta gaita-jotzaile batek "MacCrimmon's Lament" abestia jo du.

Amnistiaren aldeko manifestazio nazionala, azaroaren 18an Bilbon

Euskal preso politikoak gure herriak Espainiako eta Frantziako Estatuekin mantentzen duen gatazkaren ondoriozko errepresioaren emaitza mingarrienetakoa dira, iheslari, deportatu eta borroka egiten bizitza galdu duten edo lapurtu dieten militanteekin batera.

XX.Enpleguaren Astea izango da urriaren 26an

Enpleguaren XX. Astea antolatu dute Irungo eta Hondarribiko Udalek, Bidasoa bizirik-en bidez. Bidasoa bizirik-ek urte osoan zehar antolatzen dituen jardueren artean egonkortutako azoka da. Bidasoa eskualdeko lan eskaintzak biltzen dira bertan, eta horiek kudeatzen dituzten entitateak ezagutzeko aukera ematen du. 2017ko maiatzean burututako azken edizioan, 700 lagun hurbildu ziren.

Zubi: 4. deialdia zabalik!

Deialdia zabalik... Baina zer da Zubi?

Labur esanda, Zubi proiektua, euskal antzerkiko lan bat aurrera eramateko sortzaile edo konpainia bati laguntzeko sortu genuen tresna da. Dxusturi Teatroaren Konpota antzezlana babestu genuen, Lauka Teatroaren Amodioaren Ziega ondoren, eta oraindik herriz herri dabilen Beheko Larraineren Atte Hil Aurretik azkenik.

Jardunaldi Informatzailea: “Kontratu bat sinatu baino lehen kontuan eduki behar dudana”

Data: 
Asteartea, Urria 24, 2017 - 17:30
Non: 
Sala nº 2 de Palmera-Montero Gunea
Antolatzen du : 
ACUBI eta Adiskidetuak

foto

Emaileak:

  • Rocio Amparo Calderón: Abogada de Adiskidetuak
  • Jose Luis Polo: Presidente del Colegio de Agentes de la Propiedad Inmobiliaria de Gipuzkoa
  • Mª Ángeles Martín: Abogada de ACUBI
  • Mila Holgado: Jefa del Servicio de Atención Primaria del Ayuntamiento de Irun
  • Aloña Zurutuza: Trabajadora social del Servicio de Atención Primaria del Ayuntamiento de Irun.


"Burdinazko Martxa"ren 25.urteurrena

"Burdinazko Martxa"ren 25.urteurrena betetzerakoan Lesakako Laminategiko langileek hitzadi bat eta erakusketa antolatu dituzte.
Urriak 27 19:00etan
 Hitzaldia: Bizkaiko Labe Garaien itxiera (azterketa kritikoa eta testigantza) Xabier Barrutia Etxeberriarekin (Harriondoa kultur etxea -Lesaka-)

Urriak 28 eta 29
 - Erakusketa: argazkiak, prentsa agiriak ... (Harriondoa kultur etxea -Lesaka-)

Ekonomia kritikoa eta Hard Core hurrengo astean Lakaxitan

Hurrengo astea gogor dator Anaka kaleko 20.nean

 - Asteartean EKonomia kritiko hausnarketa zikloa hasiko dugu. BIetan 18:30ttaik aurrera eta pintxo eta giro goxoz lagundurik
     U-24.-Ekonomia Sozial Eraldatzailea (ESE) Vs. Kapitalismoa (ANdoni Egia)
     U-26.-Eguneroko ekonomiak ekonomia feministatik ariketa teoriko/praktiko bat (Enara Iruretagoiena)

 - Astebururako Grind/Hard Core proposamena

Orriak