Berriak

Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen emanaldia igandea Hondarribian

Data: 
Igandea, Azaroa 20, 2016 - 16:00 -tik Astelehena, Azaroa 21, 2016 - 15:55 -ra
Non: 
Hondarribiko Hondartza Kiroldegia

AEK-ek, urte amaiera aldera ohitura duenez, Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen emanaldia antolatu du Hondarribiko Hondartza Kiroldegian, azaroaren 20an, igandearekin, eta bi txandatan: 16:00etan eta 18:30ean.

Sarrerak salgai Irungo AEKn eta Hondarribiko turismo bulegoetan 7€ren truke.

Gure esku dago taldearen batzar irekia Irunen

Data: 
Larunbata, Azaroa 19, 2016 - 11:30
Non: 
Amaia Kultur Zentruko areto txikia

Gure esku dago taldeak, datorren larunbatean, azaroak 19, BATZAR IREKIA antolatu du Irunen. Batzar honen helburua GURE ESKU DAGOk aurrera begira dituen asmoen berri ematea da. Bertan Irunen duen ibilbide orria aurkeztuko dute, ekimen garrantzitsu ugarirekin osatua dagoena.

Anje Duhalde Urruñan hilaren 27an

Data: 
Igandea, Azaroa 27, 2016 - 16:00 -tik Astelehena, Azaroa 28, 2016 - 15:55 -ra
Non: 
Urruña

Urtero bezala, Urruñako ikastola eta Ziburuko Piarres Larzabal kolegioaren aldeko kantaldi bat antolatua da azaroaren 27an, igandez, arratsaldeko 4etatik landa.

Kantu nahasketa bat karraskan lantzen ari dira kolegioko ikasle batzu, lehen partean abesteko helburuarekin.

Zuen laguntza eta artisau / entrepresen laguntzari esker, dirua irabazten da bi ikastegietako, proiektuak  bultzatzeko eta materiala finantzatzeko.

Hainbat taldek protesta-kontzentrazioa egingo dute asteazkenean Donostian “Demokrazia Zuzen Modernoari buruzko Foro Globala” dela eta Udaletxean egingo den hasiera ekitaldian

Hainbat taldek eta herri mugimenduk protesta-kontzentrazioa egingo dute datorren asteazkenean, arratsaldeko 6’30etan Donostiako udaletxearen aurrean, hain zuzen ere egunotan Donostian egingo den “Demokrazioa Zuzen Modernoari buruzko Foro Globala”ren hasiera ekitaldian ozenki adierazi nahi dugulako ez gaudela prest Donostian herritarren parte-hartzea eredugarria dela onartzeko, ezta gure hiria “

Txingudi Labore, kontsumo talde berria eskualdean

Batzuek jakingo duzuen moduan, elikadura burujabetzaren bidean pausu berri bat ematera goaz irunen. Oraingo honetan, bertan ekoizten diren elikagaiak eta ekologikoa uztartuko dituen KONTSUMO TALDE BERRI bat osatzea da erronka. Zertarako? Egunero jan nahi duguna, eta gure ingurukoak elikatzen dituenaren gainean erabaki ahal izateko: elikadura osasuntsu eta justu baten bidez bizitzeko.

Bertso-afaria Hondarribiko Itsaslur elkartean abenduaren 3an

Data: 
Larunbata, Abendua 3, 2016 - 21:00 -tik Igandea, Abendua 4, 2016 - 20:55 -ra
Non: 
Hondarribiko Itsaslur elkartea

Bertso-afaria antolatu du Itsaslur Elkarteak abenduaren 3rako, larunbatarekin, eta Euskararen Nazioarteko Egunarekin bat eginez. Alaia Martin eta Julio Soto ariko dira bertsotan, eta Karlos Aizpuruak jarriko dizkie gaiak.

Sarrerak Irungo Hazia Elkartean daude salgai, eta Hondarribian, aldiz, Txantxangorri, Enbata eta Batzokia tabernetan ere bai.

Sarrera-txartelak 20 euroan dira.

Zentsuraren gainetik, sarean ere zernahi gara!

Duela aste batzuetatik Ernai Gazte Antolakundeko Facebook orrialdea blokeatu du Facebook enpresak. Blokeoaren zergatia, ekainak 28 sexu askapenerako egunaren harira ateratako kartel batzuengatik omen da. Asteetan blokeoa konpontzeko gestioak egiten ibili baldin bagara ere, ez dugu inolako erantzunik jaso. Horregatik, zentsurak zentsura, beste orrialde berri bat sortzea erabaki dugu.

‘Gogoratzen nauzuenetan’ liburuaren aurkezpena, bi urtez egin diren Asun Casasola Ipuin Lehiaketan bildutako ipuinen bilduma

Data: 
Larunbata, Azaroa 19, 2016 - 12:00 -tik Igandea, Azaroa 20, 2016 - 11:55 -ra
Non: 
Kunsthal diseinu eskolan, Txanaleta plaza

horizontala.jpgDatorren larunbatean, azaroaren 19an, ‘Gogoratzen nauzuenetan’ liburua aurkeztuko dugu, bi urtez egin dugun Asun Casasola Ipuin Lehiaketan bildutako ipuin ederrenen bilduma da. Ipuinak gainera, inguruko emakume ilustratzaileek egindako marrazkiekin ageri dira.

Aurkezpena azaroaren 19an 12.00tan izango da Kunsthal diseinu eskolan (Txanaleta plazan). Bertan proiektua aurkezteaz gainera, aurkezpen musikatu ederra egingo dugu, egile, eskualdeko kazetari eta Ion Martinezen musikaren laguntzaz.

Enpresa industrialen sormena, bigarren urtez, IrunLab industriarekin

Irungo Udalak, Bidasoa Biziriken bitartez, IrunLab Industria programa gauzatzen dabil, bigarrenez. Prozesu honetan Irungo industriako bost enpresek eta inguruko zerbitzuek sormena sustatzeko ekintzak gauzatu dituzte. Antolakuntza eraberritze proiektuetan artista eta sortzaile ezberdinek parte-hartuko dute, metodologia abangoardistak aplikatzen.

Orriak