Berriak

Enpresa industrialen sormena, bigarren urtez, IrunLab industriarekin

Irungo Udalak, Bidasoa Biziriken bitartez, IrunLab Industria programa gauzatzen dabil, bigarrenez. Prozesu honetan Irungo industriako bost enpresek eta inguruko zerbitzuek sormena sustatzeko ekintzak gauzatu dituzte. Antolakuntza eraberritze proiektuetan artista eta sortzaile ezberdinek parte-hartuko dute, metodologia abangoardistak aplikatzen.

EHLek dispertsioaren aurkako nazioarteko elkartasun kanpaina aurkezten dute. #dispersiOFF

Euskal Herriaren Lagunak, Euskal Herriarekiko elkartasun komiteok euskal preso politikoen dispertsioaren aurkako nazioarteko kanpaina aurkeztu nahi dugu. Kanpaina hau azaro eta abenduan zehar burutuko da Europa eta Latinoamerikako herri ezberdinetan eta Sarek urtarrilaren 14ean Bilbon deituriko manifestazioarekin batera amaituko da.

Kalapie Hiriko Txirrindularien Elkarteak bere iritzia eman nahi du Gipuzkoako Foru Aldundiak Batzar Nagusietara bidalitako Aurrekontu-proiektuari buruz

Plkarren segidako bigarren urtez ikusi dugu, zoritxarrez, Gipuzkoako Foru Aldundiak bizikletari garrantzi gutxi ematen diola gure lurraldeko aurrekontuak prestatzeko garaian.

Aurten, 2016an, onartutako aurrekontuekin mende honen hasierara atzera egin badugu (ikusi grafikoa), 2017. urterako inbertsioen beherakada are handiagoa proposatzen digute, bai bizikleta-azpiegituretan bai bizikletaren sustapenean.

Satorralaiak elkarretaratzea deitu du “Demokrazia Zuzen Modernoari buruzko Foro Globala” dela eta Udaletxean egingo den hasiera ekitaldian

Data: 
Asteazkena, Azaroa 16, 2016 - 18:30
Non: 
Donostiako udaletxea

Azaroak 16 asteazkenean, arratsaldeko 6’30etan, Satorralaia bizilagunen mugimenduak elkarretaratzea deitu du  “Demokrazioa Zuzen Modernoari buruzko Foro Globala” dela eta Donostiako udaletxean egingo den hasiera ekitaldian, hain zuzen ere instituzioek Metroaren pasantearen inguruko eztabaidan eta erabakietan herritarren parte-hartzea sustatzeko inolako borondaterik ez dutela salatzeko. “NON DA PARTE-HARTZEA?

700 pertsona inguru XVIII. lanaren astera gerturatu dira

Irun eta Hondarribiako udalek, Bidasoa biziriken bidez, XVIII. Enplegu Astea antolatu dute. Merkatuak betetzen ez dituen lan postuen profilak plazaratuko ditu ekitaldiak. Lan eskaintzen bitartekaritzan jarduten duten erakundeak ezagutzeko aukera egongo da.

Azken egunak Frantses ikastaroetan izena emateko

FRANTSESA. B1 maila
 - 14/11/2016 - 16/12/2016
 - Goizeko ordutegia, astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 13:00etara
 - Enplegurako Prestakuntza Ikastaroa. 130 ordukoa, Irungo Udalaren diru-laguntzarekin babestuta, Irun Ekintzan ekimenaren bidez (Irungo Garapen ekonomiko eta Enplegurako Ituna), eta udalerrian erroldatutako langabetuei zuzenduak.
 - Izen-emateak: Plazak osatu arte

Orriak