Berriak

Pikoketako fusilamenduen 80. urteurrenan Irungo Udalarentzat lehen eta bigarren mailako biktimak daudela salatu dute

Gaur eguerdian, aurreko urteak bezala, Pikoketan hamarnaka lagun bildu dira 1936ko abuztuaren 11an armada faxistak Pikoketan fusilatu eta hobi batean lurperatu zituen milizianoak omentzeko.

Txalaparta soinuekin ekin diote ekitaldiari. Jarraian antolatzaileek hartu dute hitza eta Irungo Udalarentzat lehen eta bigarren mailako biktimak daudela salatu dute, Udalak omenaldietan instituzio bezala inoiz ez du parte hartu eta.

Zurekin birsortu aurkezpen ekitaldia

Data: 
Asteartea, Azaroa 1, 2016 - 12:30
Non: 
Mosku

Datorren asteartean, azaroak 1, Irungo aurkezpen ekitaldia egingo dute, 12:30ean Moskuko plazan. Ezker Abertzaleako oinarri sozial guztia batu eta aurrean duten erronkari hasiera indartsua eman nahi diote. Horretarako, hasiera ekitaldi honetan parte hartzeko deialdia luzatu nahi dizuete familiarekin, lagunekin, zein lankide edo ikaskideekin batera Sorturen birfundazioari ekiteko.

Azaroaren 5ean bertso-bazkaria Hazian “Xamoa” eta Egoitz Zelaia bertsolariekin

Data: 
Larunbata, Azaroa 5, 2016 - 14:30
Non: 
Hazia

Azaroaren 5ean, larunbatarekin, Hazia Kultur Elkarteak bertso-bazkaria antolatu du. Bertan, Arkaitz Oiartzabal “Xamoa” oiartzuarra eta Egoitz Zelaia hendaiarra ariko dira. Jadanik tikeak Hazian salgai daude 15€-ren truke.

Irun eta Hondarribiko EH Bilduk mankomunitateko batzarrean tasen igoeren aurka bozkatuko dute

EH Bildu.- Duela bi aste eskualde honetako bi herrietako udalbatzek mankomunitateko estatutuen aldaketa onartu zuten bertako batzarrean udal talde guztien ordezkaritza egon zedin. Ezin dugu ahaztu hau legez berez hala izan behar zuela eta urteak pasa badira ere Irun eta Hondarribiko udal talde guztiek ordezkaritza edukitzea lortu da.

2016-10-26 Ezker Gantxoa

Kaixo!! Gaurkoan Lapiko Gorrian PSOEren egoera, kontrabandoa eta munduko hizkuntzen egoera izan dugu hizpide. Jarraian eguneko elkarrizketa nagusian Iune izan dugu gurean, berak Hackmeeting-aren inguruan mintzatu zaigu, Zer da? Non egingo dute? Azken txanpan Iragorrik Catalunya-ren egoeraz mintzatu zaigu.

Luis Gonzalo Segura teniente ohiak hitzaldi bat emango du datorren ostiralean “ustelkeria eta abusuak indar armatuetan” gaiari buruz

Data: 
Ostirala, Urria 28, 2016 - 19:00 -tik Larunbata, Urria 29, 2016 - 18:55 -ra
Non: 
Gure Morada (Izaga kalea, 9)
Antolatzen du : 
Podemos Irun

Luis Gonzalo Segura Lurreko Armadako teniente ohiak ekintza publiko batean parte hartuko du ostiral honetan Irunen. Bertan, indar armatuetako ustelkeriari eta abusuei buruzko hitzaldi bat emango du.

Orriak