Berriak

6an ikasturteko lehen bertso-gaua

2016-2017 ikasturtean ere, eta laugarren urtez jarraian, Kabigorriko bertso-gauak izango ditugu urrian hasi eta ekaina bitarte. Antolatzaileak, aurreko edizioetan bezalaxe, Irunabar (Irungo bertsoaren bilgunea) eta Kabigorri Bidasoaldeko Ateneoa izango dira. Urriko saioa, hilaren 6an izango da, arratsaldeko 19:30etatik aurrera, Kabigorrin.

Txingudiko Bertso Eskola: 2016-2017 ikasturteko eskaintza. Animatu eta izena eman!

Urriko lehen astean ekingo diogu 2016-2017 ikasturteari Txingudiko Bertso Eskolan. Eskolak doan dira, beti bezala, eta urritik ekainera bitarte duzue izen-emateko aukera. Izena emateko, parte hartu nahi duzuen taldeko arduradunari deitu, edo mezua bidali, bestela, irunabar@gmail.com helbide elektronikora.

Hona aurtengo taldeen zerrenda:

Oinarrizko sukaldaritza ikastaroa - Curso de cocina básica

1.    Útiles de cocina / Sukaldeko tresnak
·         Lapikoak, zartaginak, labanak; batidorak, robotak .../Cacerolas, sartenes, cuchillos; batidoras, robots…
·         Bero edo hotz-iturri ezberdinak: labeak, plaka, hozkailua .../Diferentes fuentes de calor o frio: Hornos, placas, frigo…

2.    Las compras/ Erosketak

Donostian Metroaren Pasantearen egitasmoa atzera botatzea eskatzeko Itsasertzetako Zerbitzuan hainbat alegazio egin dira

Satorralaia bizilagunen mugimenduak prentsaurrekoa eman zuten Donostian, Metroaren Pasantearen obrak burutzeko helburuarekin Kontxako hondartzan herri jabariko itsas-lurrak okupatzeko Eusko Jaurlaritzak egindako eskaera dela eta, azken egunotan Itsasertzetako Zerbitzu Probintzialean aurkeztu diren alegazioen berri emateko.

Espetxeko isolamendua apurtuz erakusketaren aurkezpena gaur Lakaxitan

Erakusketa kartela.jpgLakaxitaren kurtso hasiera honetan feminismoa izango dugu ardatz. Fresnesen dauden emakumeen erakusketa batekin hasiko dugu gaur Urri feminista, eta jarduera desberdinak egiten joango gara hilabete osoan zehar, tailerrak, dokumentalak, eta aurrerago komentatuko dizkizugun jarduera gehiago.

Bidasoaldeko Lagunak, Hegaztien Munduko Eguna

Data: 
Igandea, Urria 2, 2016 - 10:30 -tik 13:30 -ra
Non: 
Plaiaundin
Antolatzen du : 
Bidasoaldeko Lagunak

argazkiaUrriaren 2an, IGANDEAN. izango da Hegaztien eguna.

Urtero bezala, ekitalditxo bat antolatu da Plaiaundin eta Ornitologo elkarteak han izango dira jenderi erakusteko txoko soragarri honen altxorra.

“BIDASOALDEKO LAGUNAK”
(Eguzki Bidasoaldea, Ekologistak Martxan, Itsas Enara Ornitologia, SEO/BIrdLife, Federación  AA VV Oiasso 2000)

Orriak