Noticias

Irungo Sortu-ren Aurkezpena

argazkiaIrungo Sortu.- Euskal Herri osoko ezkertiar eta abertzaleon bilgune politiko berria sortzear da. Sortu izango da Euskal Herri askearen alde lanean eta borrokan dihardugun independentista eta sozialisten erakunde politiko berria baina bitartean, legalizazioren ataka gaindituta, Sortu Prozesuan murgilduko gara, erakunde politiko honen oinarri eta zutoinak denon artean zehaztu eta erabakitzeko.

231 arrazoi ditugu ibiltzen jarratitzeko…

KartelaTxingudi Anti Sexista.- Azaroaren 25ª berriro heltzear da. Egun hauek momentu batez dugun aktibitate frenetikoaz gelditzeko, eta balantzeak eta hausnaretak pixkat lasaiago egiteko aukera ematen digute. Gu momentu batez gelditu egin gara, eta aurtengo balantzea egiteko datuen bila joan. Eta Irunen, pasa den urtean,  208 emakumek indarkeri matxista salatu zutela jakin  dugu. Hondarribian 23 dira tratu txarrak salatu dituzten bizilagnak. Eta honen aurrean berriro martxan jartzera derrigortuak ikusi ditugu gure buruak.

Gure auzokideak, herrikideak diren 231  emakumek indarkeria egoeraren bat pairatu izana salatu dute. Ez ditugu ahaztu nahi gainera, beldurraren eraginez, isilik, salatu gabe jarraizten duten emakumeak.

KUTXABANKen benetako aurpegia

fotoBidasoako Stop Kaleratzearen.- Egun gutxi pasa direlarik prozedura hipotekarikoak gelditzen zituela lau haizetara zabaldu zuenetik, Kutxabankek ez du inongo erreparurik izan usurpatzeagatik Juan Carlosen kontran doan prozedura  judizialarekin jarraitzeko auzipen kriminalaren 486. artikuluaren bidez.

Hipoteka-prozedura guztien etetea zalapartaka aldarrikatu eta egun gutxitara, KUTXABANKek ez du, Juan Carlos usurpatzailetzat hartuz, haren aurkako prozedurarekin jarraitzeko eragozpenik izan, epaiketa kriminalaren legeko 486. artikuluaren arabera. 

Herritarrekin 2013KO aurrekontua

Data: 
Asteartea, Azaroa 20, 2012 - 19:00 -tik Asteazkena, Azaroa 21, 2012 - 20:55 -ra

cartelBildu Irun.- Aurten ere, aurrekontuak prozedura parte hartzailea izateko bidean, urrats berri bat ematera doa Gipuzkoako Foru Aldundia. Datorren azaroak 20ean, asteartea, orain hilabete batzuk burututako mintegiei segida emanez, Martin Garitano jaunarekin (Gipuzkoako Alhaldun Nagusia) bilera irekia egingo da Irungo Amaia Kultur Zentruan.

Orriak

Front page feed-rako harpidetza egin