Noticias

Erletxeak laguntza eta eskubide sozialei buruzko informazio eta salaketa bulegoa berriro irekiko du astelehen honetan

Reaertura de Erletxea Septiembre 2020

Erletxea informazio eta salaketa bulegoak astelehen honetan irekiko du bulegoa, 12:00etatik 13:00etara, Kale Nagusiko 5ean. Erletxeak uste du “informazio faltagatik bizi dugun edozein egoeratan eta are gehiagotan ezin garela eskubide gabe geratu”. Salaketa- eta aholkularitza-gune hau ireki duen zazpigarren urtea da.

#erriatxikotia

Erriatxikotia

#Erriatxikotia Kanpaina.- Esperantza handiak genituen 2020 urtean egingo zen lanketarekin. 2019ko udaberri eta udaran zehar oso lan polita egin zen, eta nahiz eta eragileen arteko testurik ez zen suertatu, lanketaren emaitzetako bat alderdi politiko guztiek adostutako eta sinatutako testu bat izan zen.

Bidasoko Asanblada Feministak erabateko gaitzespena adierazi nahi du emakume batek gure eskualdean jasandako sexu-erasoa dela eta

Data: 
Asteartea, Iraila 1, 2020 - 19:00 -tik Asteazkena, Iraila 2, 2020 - 18:55 -ra
Non: 
San Juan Plaza, Irun
Antolatzen du : 
Bidasoko Asanblada Feminista

Banner Eraso Matxistarik EZ!

Asamblea Feminista del Bidasoa.- Berriro ere, sentitzen dugu emakumeok bizi garen gizartean “EZ esaten denean, ezetz dela” oraindik ere ez ulertzea.

Era berean, bizirik atera den emakumeari gure babesa eta maitasuna adierazi nahi dizkiogu.

Zurekin gaude, eta horregatik deitu nahi zaituztegu asteartean, martxoaren 1ean, 19:00etan, San Juan plazan egingo den kontzentraziora.

Lluís Companys presidentaren entregaren 80. urteurrena oroitarazi du Kepa Ordoki MHB elkarteak

80 aniversario de la entrega del President Lluís Companys

Kepa Ordoki Memoria Historikoa Bidasoan.- Eguraldiari aurre eginez, hamarnaka lagun batu dira irungo Avenida zubian, Lluís Companysen entrega oroitarazteko. Duela 80 urte alemaniako polizia militarrak eta Pedro Urraca agenteak frankismoaren esku utzi zuten presidenta, irungo Avenida zubian.

Orriak

Front page feed-rako harpidetza egin