Manifestación en solidaridad con Palestina

Dónde: 
San Juan plaza, Irun
Fecha: 
Miércoles, Octubre 15, 2025 - 19:00

Palestina - Ibaitik Itsasora

San Juan plazan izango da manifestazio burrunba hori, 19:00etan. Herritarrak deialdiarekin bat egitera deitu dituzte.

Hilaren 15erako (asteazkena da) lanuzteak deitu dituzte sindikatuek, eta eguerdian manifestazioak egingo dituzte hiriburuetan Palestinaren alde eta Israeli boikota adieraziz.

Era berean, egun horretako arratsaldean, 19:00etan zehazki, manifestazio burrunba deitu dute Irunen, eta Irun Palestinarekin elkartasun taldeak bat egin du hitzorduarekin. Zehaztu dutenez, ibilaldia San Juan plazatik abiatuko da, eta handik San Migel auzora joango dira. Gero abiapuntura itzuliko dira, eta komunikatua irakurriko dute bertan.

Ekitaldi horiekin Ibaitik Itsasora Palestinarrek estatu bat eraikitzeko duten eskubidea azpimarratu nahi dute, eta herritarrak lanuzte zein mobilizazioetan parte hartzera deitu dituzte.

Iturria: bidasoa.hitza.eus

Etiquetas: