Meaka konpainiak datorren apirilaren 26an ospatuko du Meaka auzoan egingo den bere mendi martxaren bigarren edizioa

Dónde: 
Meaka, Irun
Fecha: 
Domingo, Abril 26, 2026 - 10:00
Organiza: 
Meaka Konpania

Meaka Auzoko Konpaina Ikurrina

Meaka konpainia.- Aurreko edizioan bezala, aurtengoan ere zailtasun maila desberdinetara egokitutako bi ibilbide eskainiko dira, pertsona guztien parte-hartzea errazteko helburuarekin. Ibilbide luzea, distantzia eta desnibel handiagokoa, 10:00etan abiatuko da; ibilbide laburra, berriz, errazagoa, 10:30ean hasiko da. Bi ibilbideek Meakako auzo elkartea izango dute irteera eta helmuga.

Jardunaldiari amaiera emateko, martxa amaitu ondoren, pintxo-potea egingo da elkartean. Ekitaldia herritar guztientzat irekia izango da, baita martxan parte hartzen ez dutenentzat ere.

Antolatzaileek auzoko bizilagun guztiak animatu nahi dituzte parte hartzera. Konpainiaren barruan giro ona sustatzea eta auzo-loturak indartzea ditu helburu ekimen honek, ingurune hurbil eta parte-hartzailean.

Etiquetas: