Irun. 1936ko iraila. Atzerria

Emakume taldea Avenida zubia zeharkatzen

"Nicolás Guerendiain" Irungo Errepublikarrak.- 1936ko estatu-kolpearen ondoren, ihesaren eta erbestealdi masiboaren lehen mugimendua Irunen gertatu zen, abuztuaren azken egunetan eta 1936ko irailaren hasieran.

Frankistek aurrera egin zuten Pikoketako eta Punttaseko hartuneekin, eta "Caproni 101" hegazkinek San Martzial eta Irun bera bonbardatu zituzten. Horren ondorioz, mugako hiria eta ondoko Hondarribia pixkanaka hustu ziren.

Intxorta 1937 Kultur Elkarteak, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin elkarlanean, ikerketa lan handia egin du erbestearen inguruan, bereziki Gipuzkoako haurren inguruan. Gure Elkartetik Irungo 1600 haur baino gehiagoren datuak bildu ditugu eta datu-base batean islatu dugu.

Informazio eta zerrenda guztia

Etiquetas: