
Gaurko Andreak Berdintasunaren Aldeko Elkartea.- Atzo gauean, Irungo hainbat auzotan pintaketa sexistak eta misoginoak agertu dira, “NO FEMINAZIS!!” edo “NO AL FEMINOAZISMO!!” bezalako mezuak dituztenak, eta “Nicolas Maquiavelo (el príncipe) 1513” bezalako erreferentziak barne.
Gaurko Andreak Berdintasunaren Aldeko Elkarteak irmoki gaitzesten ditu emakumeen duintasunaren eta giza eskubideen aurkako ekintza hauek.
Ekintza isolatua dirudien arren, ez da kasu bakana: gazte batzuen artean, bereziki gizonen artean, gorroto diskurtsoak eta feminismoaren aurkako jarrerak zabaltzen ari dira.
Gure elkarteak urteak darama Irungo eskoletan hezkidetza-tailerrak ematen, eta horietan ohartzen gara paradigman aldaketak gertatzen ari direla: gazte batzuek feminismoa mehatxutzat ikusten dute. Horregatik Hezkidetza-tailerrak emateko era aldatu dugu, egoera honetara egokitzeko eta gazteek berdintasuna aukera eta askatasun gisa senti dezaten, eta ez mehatxu gisa.
Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroan egindako ikerketek erakuzten dute emakume gazteek berdintasunaren alde jarraitzen dutela, baina gizon gazteen zati batek jarrera tradizionalak mantentzen dituela edo feminismoa gaizki ulertzen duela Hau guztia gatik, funtsezkoa ikusten dugu berdintasunaren aldeko hezkuntza sustatzen jarraitzea gazteen artea ezezik irakaslegoaren eta familietan ere bai.
Gaurko Andreak Berdintasunaren Aldeko Elkarteatik, elkarrizketa, enpatia eta hausnarketa sustatzen ditugu, erakutsiz berdintasuna ez dela inorentzat mehatxua, guztion onura baizik.
Konpromiso irmoa adierazten dugu Irungo gizarte parekide eta bidezko baten alde, indarkeria sexista eta matxistaren aurka.
Dei egiten diogu Irungo herritarrei, misoginia eta intolerantzia oro elkarrekin gaitzesteko.
